Lau egun besterik ez dira falta Euskaraldia hasteko. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ahobizi eta belarriprest ugari ahal den neurrian euskaraz bizitzen saiatuko dira, haien egunerokotasunean, konpromiso sendoarekin hizkuntzarenganako hurbilketa eginez. Tafallan iada 210 pertsona inguruk eman dute izena.
TXAPAK ETA BANDEROLAK
Ixiltasunaren eta kale hustuen garai hauetan Euskaraldia ikustera emateko balkoietan banderolak jartzeko deialdia zabaldu da. Hauek astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara Udaletxeko Euskara Zerbitzuan eros ditzakezu 5 euroren truke. Bertan ere rola aukeratzeko txapak salgai egongo dira.
EGITARAUA
Azaroak 21 larunbata
TRIKIDANTZ taldearen diska aurkezpena
19:00 – Tafalla Kulturgunea
3€
Azaroak 24 asteartea
IPUIN KONTALARIA Xabier Flamariquerekin
18:00 – Kultur Etxea
Edukiera mugatua
Azaroak 26 asteartea
MINTZODROMOA
19:00 – AEK
Kultur Etxea
Edukiera mugatua
Azaroak 27 ostirala
TXORTXOR bakarrizketa umoretsua
19:00 – Kultur Etxea
Edukiera mugatua
Abenduak 1 asteartea
IRAKURLE TALDEA. Baginen liburua
19:00 – Liburutegia
Abenduak 2 asteazkena
Bi urte, lau hilabete ta egun bat
19:00 – Tafalla Kulturgunea
Gaizka Arangurenekin solasaldia
Deja un comentario