
Montxo Armendáriz
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren 2016ko Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria eman diote zinemagile nafarrari. Lehendik ere sari ugari lortua da Montxo Armendariz, besteak beste, Eusko Ikaskuntzak berak banatzen duen Manuel Lekuona saria jaso zuen 2008an. Horretaz gain, honoris causa doktore izendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010ean.
Epaimahaiak zehaztu duenez, haren lanak Euskal Herriko ikuspegia, kultura eta etnografia islatzen ditu. “Azken 30 urteotako zine zuzendari aipagarrienetako bat da”.
Utzi erantzuna