Jaso ezazu etxean 15 egunean behin
Merindad aldizkaria irakurtzea erraza da: nonahi dago. Baina beti da hobe proiektua babestea, aldizkaria etxean jasotzea eta horrela bilduma osatzea. Edo kanpoan bizi den familia-kidea harpidedun egitea.
Urtean 40 euro soilik ordainduta etxean jasoko duzu aldizkaria hamabostean behin. Eta, garrantzitsuena, modu horretan laguntzen ariko zara zure herria, zure eskualdea pixka bat jantziagoa izan dadin, biziagoa, informatuagoa, bizitzeko egokiagoa eta solidarioagoa. Urtean ale berezi batzuk ditu aldizkariak (feriak, Uxuerako erromeria, abuztuko jaiak eta Gabonak), ohi baino orrialde gehiagorekin.
Gainera, orain webgunea berritu dugula, harpidedunak beraientzat preseski egindako atari batean sartzen ahal dira.