Isabel Arias, directora de la Ikastola de Tafalla e Iñaki Gil, profesor de primaria, viajaron a Guatemala en Semana Santa para observar los avances de la enseñanza de las lenguas minorizadas Kaqchikel y Quiché. Allí, se encontraron una situación similar a la de Tafalla hace 50 años, donde gracias a la voluntad de maestros, maestras, padres y madres se quieren recuperar los idiomas y la cultura maya y, a su vez, ofrecer una enseñanza de calidad.
Isabelek eta Iñakik ilusioz beterik kontatu digute egun haietan bizitakoa: “Guztia Garabide erakundeari esker izan da posible”.
Hau euskararen esperientziatik abiatuta hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bilatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundea da, 2011tik Garcés de los Fayos Ikastolarekin harremanetan dagoena. 2 urtetan behin, Aditu programaren barnean, ikastolara munduko txoko anitzetako indigenak etortzen dira. Hauek hemengo hezkuntza prozesuak aztertzen dituzte, gerora haien hizkuntza minorizatuen irakaskuntza kasuetan aplikatzeko.
Tafallako egoera batez ere oso interesgarria suertatzen zaie, orokorrean erdalduna den gizarte batean euskarak indarra hartzea lortu delako. Guatemaldarrak adibidez, oso identifikatuak sentitzen dira gure kasuarekin, esaterako, bertan ere haurrak Kaqchikel hizkuntza jakin gabe heltzen baitira eskolara.
Aipatzekoa da hemen bizi izan zuten anekdota bat: Jatetxe batera bazkaltzera azaldu zirela, emakume batek, haien itxura deigarria ikusita, zera galdetu zien: “Y vosotros qué hacéis aquí?”. Hauek, “Hemos venido a ver como se enseña euskera” erantzun zuten. Emakumeari orduan aurpegia goibeldu zitzaion eta “Yo de eso no quiero saber nada” esanez ospa egin zuen. Haien hitzetan, hemen egondako hiru hilabeteetan euskeraren aurkako erresistentzia sumatu zuten leku bakarra Tafalla izan zen.
Iñakik bertako eskoletako jendearekin Skype bidezko harremana mantendu zuen, batez ere metodologia kontuak azaltzeko. Honen jakitun, Maialen Sobrino Garabideko kideak gure bi lagunei eta Aretxabaletako Iñaki Gonzalez haur hezkuntzako irakasleari berarekin batera Guatemalara joateko proposamena zabaldu zien eta guztiek duda barik onartu zuten.
Artikulua eta elkarrizketa osorik ekainak 15eko LVM aldizkarian.
Utzi erantzuna