“Euskaraldia” ekimena Tafallako Kultur Etxean aurkeztu zuten

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa) For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

 

Kristina Arkonada eta Larraitz Almandoz

Euskaraldia, euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena, Kristina Arconadak (zinegotzia eta Euskara Batzordearen arduraduna) eta Larraitz Almandozek (dinamizatzailea) otsailaren 12ean Tafallako Kultur Etxean aurkeztu zuten.  Egitasmoa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, “11 egun euskaraz” lelopean, eta euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako erakunde eta elkarteak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.
Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan, bi modutara parte hartu ahalko dute 16 urtetik gorako herritarrek, “ahobizi” eta “belarriprest” bihurtuta, hain zuzen ere. Ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira ahobizi, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere; belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak izango dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.
Ekimena Euskal Herri osoan egingo den arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak, eta tokiko inguru soziolinguistikora zein errealitatera moldatzeko modukoa izango da. Beraz, auzo, herri zein eskualdeetako euskaltzale taldeak arituko dira antolatzen, baita elkarte, enpresa zein erakunde askotakoak ere.
Herri eta erakundeek 2018ko lehen hiruhilekoan izango dute izena emateko aukera, eta udaberrirako jakin ahal izango da zenbat herri eta gunetan parte hartu ahal izango duten hiztunek 2018ko Euskaraldian.
Herritarrek 2018ko udazkenean izango dute Euskaraldia dinamikan izena emateko aukera. Izen-ematea 2018ko irailean zabalduko da, eta ahobizi zein belarriprest modura parte hartu ahal izango dute nahi duten herritarrek. Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan ahobizi edo belarriprest identifikazio ikurra erabiliko dute parte-hartzaileek.

Los colegios de Barasoain y Peralta se incorporan al modelo D

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa) For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Colegio Martín Azpilcueta (Barasoain). Foto cedida.

Los colegios públicos Martín de Azpilcueta en Barasoain y Juan Bautista Irurzun en Peralta se incorporan al número de centros que ofrecen modelo D en la zona no vascófona, siguiendo el acuerdo programático que propone el fomento del plurilingüismo partiendo del conocimiento de las dos lenguas propias de Navarra, el castellano y el euskera y la apuesta por la inmersión lingüística y la extensión de la enseñanza en euskera.

Así, en el colegio de Barasoain ha habido 7 matriculaciones (5 para primero infantil y 2 para segundo) y en el de Peralta otras 7 (4 de primero infantil y 3 de segundo).

 

Gabonetan hiri kanpaldia euskaraz

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa) For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Gabonetan aukera paregabea izanen da seme-alabek euskaraz goatzeko Gardetxek antolatu duen hiri kanpaldiari esker, Tafallako Udalaren laguntzarekin batera.

Adina: 4-12 urte
Noiz: abenduaren 26tik 29ra / urtarillaren 2tik 5era
Ortutegia: 08:30-14:30
Tokia: Ludoteka Txikilandia
Prezioak
Aste bat 30€ (Tafallan erroldatuak);  40€ besteak
Bi aste:  50 € (Tafallan erroldatuak);  70€ besteak

Izena emateko epea 21 egun arte izanen da  edo 012 telefiornora deitu