Urriaren 10ean, hurrengo asteazkenean, María del Villar Poesia Lehiaketaren hogeitalaugarren saioa ospatuko da Tafallan.
María del Villar Berruezo elkarteak eta Tafallako Udalak urtero antolatzen duten ekimen honetan, literatura eta dantza uztartzen dira, María del Villar Berruezo De Mateo (1888-1977) dantzari eta idazlea omentzeko. Hau izango da aurtengo egitaraua:
- Tribal Nahasketa ezpatekin. Silvia Souto eta Ananda Búcari.
- María del Villar Poesia Lehiaketan saritutako liburuaren aurkezpena. Angela Alvarez Saezen Libro de la nieve, sari banaketarekin.
- American Tribal Style. Silvia Souto eta Ananda Búcari.
- La séptima estrella liburuaren aurkezpena, María del Villar Berruezori buruz autore ezberdinek egindako testuak.
- Tribal Fusión. Ananda Búcari.
- Don Tomás Yerro epaileen lehendakariaren eskutik, María del Villar Poesia Lehiaketaren irekiera.
- Percusión Tribal. Silvia Souto eta Ananda Búcari.
Data: Urriak 10 asteazkena
Lekua: Centro Cultural Tafalla Kulturgunea
Ordua: 20:30