Ikastola Jasangarria dela ziurtatzen duen agiria jaso du eta ospatzeko moduan ekitaldi bereziak antolatu dituzte. Alde batetik, otsailaren 1tik 15era, Erriberriko Kultur Etxeko aretoan, Ekoart egitasmoko “Aniztasunak aberasten gaitu” erakusketa ikusgai izanen da, arratsaldeko 17:00etatik 21:00tara. Inaugurazio ekitaldia, 1ean, arratsaldeko 19:00etan izanen da.
Bestalde, otsailaren 3an, larunbatean, 2016ko udan Tafallaldean erre zen eremuko zati batean landaketa eginen dute. Landaketa honen helburu nagusia, ikasleek eta familiak naturarekiko eta ama lurrarekiko duten errespetua sustatzea eta gertatutakoaren larritasunaz ohartzea da. Ohartzeaz gain, bakoitzak bere neurrian konponbidean laguntzeko birlandaketan parte hartzeko aukera izanen du.
Bertara, Gobernuko Kontseilaria den Isabel Elizalde eta herriko Udalako ordezkariak gerturatuko dira.