• Dónde estamos / Non gaude

La voz de la Merindad

Diario digital de la merindad

  • Pueblos / Herriak
    • Artajona
    • Barásoain
    • Beire
    • Berbinzana
    • Caparroso
    • Falces
    • Garínoain
    • Larraga
    • Leoz / Leotz
    • Marcilla
    • Mendigorría
    • Milagro
    • Miranda de Arga
    • Murillo el Cuende
    • Murillo el Fruto
    • Olite / Erriberri
    • Olóriz
    • Orísoain
    • Peralta / Azkoien
    • Pitillas
    • Pueyo / Puiu
    • San Martín de Unx
    • Santacara
    • Tafalla
    • Ujué / Uxue
    • Unzué / Untzue
  • Fotografías / Argazkiak
    • Fotografía histórica
    • Portada LVM
  • Deportes / Kirolak
  • Paisanajes / Herrikoak
  • Opinión / Iritzia
    • Cartas a dirección
    • Opinión / Iritzia
  • Suscripción / Harpidetza

Abian dira Agerraldia eta Errigoraren kanpaina berria

4 noviembre, 2020 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Urriaren 24ean Mendigorrian aurkeztu zen Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina berria. Iaz bezala, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuez osatutako hiru saski eskainiko dira azaroaren 12a arte eta auzolanari esker, jasotakoaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da. “Egiten duguna gara” lelo hartuta, Agerraldia egitasmoaren lehenbiziko agendarekin dator 2020ko kanpaina.

NOLA PARTE HARTU?

Hiru saski eskaintzen dira: beltza (betikoa), 50€ko balioa duena, kanpaina honetako saski klasikoa; berdea (ekologikoa), 60€ko balioa duena, produktu ekologikoz osatua; zuria (berezia), 70€koa, gutiziaz osatua.

Aurten prestatu den elkartasun planteamendu berezia dela eta, saski beltza eta Korrikaren katilua eskatuta, 12,50€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari (saskiaren balioaren %25) eta 5€koa AEKri; saski berdea eta Seaskaren egutegia eskatuta, 15€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5€koa Seaskari; saski zuria eta ereduaren haziak eskatuta, 17,50€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5€koa Sortzeni.

Eskaerak eta ordainketak online egin daitezke, errigora.eus webgunean. Internetekin moldatzen ez denak herriz herri banatzen ari diren eskuorrien bidez egin ahal izango du eskaera. Hori bai, eskaera egitean saskiak non jaso nahi diren zehaztu behar da: 200 herri baino gehiagotan zehar dauden 700 guneetako batean. Bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko da jasotzera eta, aurretiaz online ordaindu ez bada, jasotzerakoan egingo da ordainketa.

EGIN HEMEN ZURE ESKARIA

AGERRALDIA

Errigoraren baitan baina bere kabuz ekiteko asmoarekin Agerraldia dinamika jaio da. Hau euskara ofiziala ez den eremuan burutuko den ekimen multzo bat da, euskarari hauspo berria emateko, erabilera sustatzeko eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko helburuarekin. Izena erromatarrek bertako lurrak izendatzeko erabili zuten ager hitzetik dator, Nafarroa hegoalde eta erdialdean kokatuko baita bere bilakaera. Garestik Kortesera eta Zangozatik Vianara, eremu periferiko hau erdigunera ekartzeko bokazioz.

Bide praktikoa egin nahi du Agerraldiak, euskarari hauspo berria emateko eta bertako euskaltzaleak izango dira protagonistak

Urritik urrira Agerraldiak euskara babestu eta sustatzen duten ekimen eta ekitaldi puntual zein iraunkorrak jasoko ditu. Aisialdian, eskaintza kulturaletan, kirol jardueretan, lan munduan, erakundeen esparruan edo hezkuntzan hizkkuntzak dagokion lekua irabazteko asmoarekin. Besteak beste, ludotekak, euskararen egunak, errelato txapelketak, lasterketak, tailerrak, erakusketak, mintzalagunak, etab. gauza aurrera eramango ditu Agerraldiak

Filed Under: Noticias / Albisteak, Pueblos / Herriak

matrikulazioa

Deja un comentario Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Tubal
Mogica
Farmadent
CazaPescaTafalla
Hinojo
fotoiris
Generali

Copyright © 2021 · Plantilla News Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. .Aceptar Leer más
Política de privacidad y Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necesarias
Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.