• Dónde estamos / Non gaude

La voz de la Merindad

Diario digital de la merindad

  • Pueblos / Herriak
    • Artajona
    • Barásoain
    • Beire
    • Berbinzana
    • Caparroso
    • Falces
    • Garínoain
    • Larraga
    • Leoz / Leotz
    • Marcilla
    • Mendigorría
    • Milagro
    • Miranda de Arga
    • Murillo el Cuende
    • Murillo el Fruto
    • Olite / Erriberri
    • Olóriz
    • Orísoain
    • Peralta / Azkoien
    • Pitillas
    • Pueyo / Puiu
    • San Martín de Unx
    • Santacara
    • Tafalla
    • Ujué / Uxue
    • Unzué / Untzue
  • Fotografías / Argazkiak
    • Fotografía histórica
    • Portada LVM
  • Deportes / Kirolak
  • Paisanajes / Herrikoak
  • Opinión / Iritzia
    • Cartas a dirección
    • Opinión / Iritzia
  • Suscripción / Harpidetza

Ager Vasconum euskal literatur lehiaketaren edizio berria

22 marzo, 2019 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Atzo Tafallako Udaletxean Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren hirugarren edizioa aurkeztu zen. Tafalla, Erriberri, Lizarra, Zangoza eta Lodosako Udalek zein Irantzuko Mankomunitateak antolatutako lehiaketa honetan 12 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, olerkigintza eta narratiba modalitate ezberdinetan banaturik.

Prentsaurrekoan herrietako hainbat arduradun izan ziren: Arturo Goldaracena, Tafallako alkatea; Angel Navallas, Zangozako alkatea; Unai Errazkin, Lizarrako zinegotzia; Andoni Lacarra, Erriberriko alkatea; Cristina Arconada, Tafallako Euskara Batzordeko lehendakaria; Ana Flamarique, Tafallako euskara teknikaria; Alfredo Dufur, Irantzuko Mankomunitateko euskara teknikaria eta Kiko Escobar, Lizarrako euskara teknikaria.

2014.urtean Tafalla aintzindaria izan zen bere eskualdeari bideratutako lehiaketa batekin, 2015ean Erdialdea eta Erriberagoitiara zabaldu zen eta bi urte beranduago egun antolakuntzan dabiltzan udalerrien arteko hitzarmena sinatu zen. Goldaracenak “Zonalde honetan euskarazko hezkuntzak daukan garrantzia”azpimarratu zuen eta deialdia zabaldu zien ikastetxeei lehiaketa haien egitarauetan naturaltasunez sartzeko. Lacarraren hitzetan, “Lehiaketaren oinarriak finkaturik daude iada, orain hurrengo legislaturen kontu geratzen da bere jarraipena. Espero dezagun ere gutxinaka herri gehiagotara zabaldu ahal izatea”.

“Euskal literaturaren produkzioa sustatu nahi dugu, eta era berean hau gure eskualdean irakurria izatea. Lehiaketa erreferenteak sortzeko eta gazteak idaztera animatzeko modu egokia izan daiteke, gainera, sari bezala ematen diren diska zein liburuak sustagarri polita izan daitezke”, azaldu zuen Ana Flamarique teknikariak.

Azkenik, antolatzaileek Elkar eta Altaffaylla fundazioen laguntza, baita epaimahia osatzen duten pertsonen lana eskertu nahi izan zuten.

Obrak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaitzen da eta epaileek ekainaren 6ª baino lehen jakinaraziko dituzte emaitzak. Aurtengo sari banaketa Zangozan izango da ekainak 13 ostegunean.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Filed Under: Actualidad / Gaurkotasuna, Noticias / Albisteak, Olite / Erriberri, Tafalla

matrikulazioa

Deja un comentario Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Tubal
Mogica
Farmadent
CazaPescaTafalla
Hinojo
fotoiris
Generali

Copyright © 2021 · Plantilla News Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. .Aceptar Leer más
Política de privacidad y Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necesarias
Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.