Erriberrik beste urte batez Euskararen Eguna ospatuko du ekainaren 8an. Egitaraua ostiralean, ekainak 7, hasiko da Fernando Rey idazle eta itzultzailearen hitzaldi batekin Erriberriko lengua navarrorumaren arrastoari buruz.
Larunbat goizean 11:30etatik aurrera dantzak eta egitarau ofiziala izango dira, ondoren kalejira bat egongo da txistu, gaitero eta erraldoiekin. Eguerdian herri bazkaria izango da eta gaur da azken eguna La Fragua eta El Sol tabernetan zein Erri-Berri Sagardotegian izena emateko.
18:00etan herriko plazan Erramun Martikorenak abestuko du.
Deja un comentario