Ostiral honetan, uztailak 21, Erriberriko Antzerki Klasikoaren XVIII. edizioa hasiko da, aurtengoan klasikoen berrirakurketan oinarritutako programazioa hartuko duena. Berrirakurketa horiek, hain zuzen, egungo antzerkigintzako antzerkigile eta zuzendari onenetako batzuek egindakoak dira.
Alfredo Sanzolek La ternura aurkeztuko du ostiral honetan; Andrés Limak, El sueño larunbatean; eta José Padillak, Medida por medida igandean.
Luis F. Jiménez zuzendari artistiko moduan estreinatzen den honetan, edizio honek hamaika ikuskizun hartuko ditu abuztuaren 5a bitartean Erriberriko Errege Jauregian. Gainera, herriko beste toki batzuetan, antzerki-poetikako sei proposamen eszenaratuko dira, aktoreentzako tailerra egingo da Antonio Simónekin, laborategia Denise Despeyrouxekin eta Hoidek Producciones taldeak egoitza artistikoa egingo du. Bere aldetik, Tafalla Kulturgunean Arte Dramatikoko Goi Eskolen topaketa egingo dute, Nafarroako Antzerki Eskolaren, RESADen eta Bartzelonako Institut del Teatreren muntaketekin.
Hemen behera kargatu daiteke prentsako txostena.
Lotura honetan eskuragarri dago material grafikoa eta ikus-entzunezkoa.
Deja un comentario