“Euskal Selekzioa martxan, Nafarroatik mundura ofizialtasuna!”, aurtengo lelopean, atzo arratsaldean Tafallara heldu zen aurtengo Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa. Pedro Leralta zinegotziak, udalaren izenean, agurtu zuen. eta berari ekimenaren ikurrak eman zizkioten, Udaletxeari laguntza eskertuz.
Afalduz gero, Ereta pilotalekuan lo egin zuten eta gaur 08:00etan, Olletarantz abiatu dira San Martin de Unxeraino bertan bazkaltzeko asmoz.
Aurten Deikaztelutik-Agoitz arteko zeharkaldia burutuko dute aste batean.
Jakina denez, xede nagusia hauxe litzateke, kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko dugun eskubidea defendatzea.
2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero leial izan da bere zitari, jada 17 edizio burutu direlarik. ESAIT desagertuz gero, mendi martxako kideok ekimenarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten ekarpena, apala izan arren, bide egokian emandako urratsa delakoan.
Deja un comentario