
Zenbat euskal kanta ezagutzen ditugu? Kalkulua egin dugu inoiz? Ziur uste dugu baina gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkigu. Kanta kopuru ederra erabili dute, baina aipatu gabe utzi dituzte beste hainbeste kanta eta musikari. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.
Korrika kulturalaren programazioaren barruan, Tafallako Kulturgunean martxoaren 22an, asteazkena, iluntzeko 20:30ean izanen dugu.
“Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Haien modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Deja un comentario