Urriaren 30etik azaroaren 20ra izaten ari da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal dira. Alabaina, aurten eskaintza berritua da: ez bat, ez bi; 3 saski daude aukeran.
Zertarako eskatu saskiak?
Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.
Nola liteke hau?
Labur esateko, auzolana da kanpaina hau posible egiten duena. Ehunka lagun ari dira, borondatez, Euskal Herri luze-zabalean kanpainaren berri eman eta eskaerak jasotzen. Ehunka ari dira saskiak osatzen eta handik hona eta hemendik hara kutxak eramaten.
Eskatu saskia(k) eta izan zaitez zeu ere auzolan erraldoi honen parte, nork bere aletxoa jarrita.
2013an egin zen lehenengoz kanpaina hau eta dagoeneko ia 1.000.000€ bideratu dira Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematen ari diren proiektuetara.
ESKAERAK: https://www.errigora.eus/
ZOZKETAREN EMAITZAK
Duela aste pare bat La Voz de la Merindad aldizkariak bere Facebook orriaren bidez Errigoraren 3 saskiren zozketa abian jarri zuen. Asko izan dira parte hartu duten pertsonak. Irabazleak azaroaren 15eko aldizkarian argitaratuko dira. Bertan agertzen diren saridunak gure bulegotik (Escuela María Kalea, 5. Tafalla) pasatu ahal izango dira saria jasotzeko.
Deja un comentario