Atzo, jaiteako azken eguna, Euskara protagonista izan zen egun osoa. Eguerdian, Baigorri elkarte ondoan hamaika bildu ziren “Kantuz” ibiltzeko kalez kale.
Bazkal orduan 140 pertsona kalatayud Ibilbidean elkartu ziren entsalada, oilasko, postrea, kafe eta kopatxoa dastatzeko eta geroxeago herriko eta euskal kantak hasi ziren handik mugitu gabe. 19:30tan euskal giroarekin jarraitzeko asmoz Plazaraino joan ziren, Iparraldetik etorria eta Tafallan ezaguna den “Patxi eta Konpainia” taldeak, jotzen zuen dantza-kontzertuan parte hartzeko. Eta berriro ere Plaza osoa bete egin zen, ezin hobea giroarekin.
Gauez Nafarroako Plazan, giroa errepikatu zen “Joselu Anaiak” taldearekin.
Ekitaldiak Udal Euskara Batzordeak antolatu egin zuen.
Deja un comentario