Tafallan Abuztuko jaietan Udaleko Euskara Zerbitzuak “Tafalla kantuz” izeneko ekimena antolatuko du. Bost urte dira jai egitarau ofizialen sartzea erabaki zuela jai batzordeak eta horrek proiekzio gehiago ematen dio. Abuztuaren 20an, ignadean ospatuko da,  euskal errepertorioa lau haizetara zabaltzeko asmotan. Eguerditik hasita arratsaldera arte, bazkaria ezin da falta. Aurten zerbitzu hobea ematearren, katerina izanen da. Bazkari txartelak salgai egonen dira eta bi modutan eskuratu daitezke:

  • Zuzenean, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean (Abuztuaren 13ra arte)
  • On-line esteka honetan klik egin ezkero. (Abuztuaren 17ra arte)

*MENUA 20 €: Itxaski-salpikoia. Haragiz betetako piperrak. Arkume-hanka. Mamia tarta. Edaria, ogia eta kafea.