Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da, AEK eragileak antolatuta. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea dira bere helburuak. Apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Apirilaren 5ean Erdialdera dator. Faltzes eta Erriberri zeharkatu eta gero Tafallara helduko da, ondoren Olletako bidea hartzeko.
Korrikaren aurreko asterako, beroketa moduan ekimen hauek antolatu dira Tafallan:
Martxoak 27 asteazkena
19:30 – Tafalla Kulturgunea
Korrika Jaialdia
Martxoak 28 osteguna
18:00 – Liburutegi Munizipala
Ipuin kontalaria
Martxoak 29 ostirala
17:00 – “Korrika Txikia” Postetxetik.
Ondoren umeentzako jokuak Nafarroako Plazan
Martxoak 30 larunbata
18:00 – Tafalla Kulturgunea
Ene Kantak. Satorjator
Deja un comentario