• Dónde estamos / Non gaude

La voz de la Merindad

Diario digital de la merindad

  • Pueblos / Herriak
    • Artajona
    • Barásoain
    • Beire
    • Berbinzana
    • Caparroso
    • Falces
    • Garínoain
    • Larraga
    • Leoz / Leotz
    • Marcilla
    • Mendigorría
    • Milagro
    • Miranda de Arga
    • Murillo el Cuende
    • Murillo el Fruto
    • Olite / Erriberri
    • Olóriz
    • Orísoain
    • Peralta / Azkoien
    • Pitillas
    • Pueyo / Puiu
    • San Martín de Unx
    • Santacara
    • Tafalla
    • Ujué / Uxue
    • Unzué / Untzue
  • Fotografías / Argazkiak
    • Fotografía histórica
    • Portada LVM
  • Deportes / Kirolak
  • Paisanajes / Herrikoak
  • Opinión / Iritzia
    • Cartas a dirección
    • Opinión / Iritzia
  • Suscripción / Harpidetza

LACVBEGI. Uxueko landa-oiloen arrautzak

23 junio, 2020 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Endika Iriso

Kopuru industrialekin lan egiten duten ustiategi erraldoien garaietan, produktu asko saltokira hondatuta iristen dira, are eta gehiago modu desegokian ekoiztuak izan badira. Kaiolako oiloen arrautzen kasua adibide argia da: milaka eta milaka animalia dituzte kaioletan pilaturik, errunaldirako makinak baliran. Arrautza hauen bilketa, sailkapena, banaketa eta garraioan denbora asko galtzen da eta salgai jartzen direnerako egun gutxi falta zaizkie iraungitzeko; beraz, horrek zaporean eta elikagaiaren nutrientetan eragin zuzena dauka. Eta  zer esan animalia gizajo hauen bizimoduari buruz: batere mugitu gabe, kaiola estu batean jaten eta arrautzak jartzen ematen dute bizitza. Gure elikagaien ekoizpena enpresari handien eskuetan eta merkatu eroaren baitan utzi dugu, abereen osasuna, baita gurea ere, arriskuan jarriz.

Honen aurrean, alternatibak eskertzekoak dira eta adibide bezala Alfredo eta Xabier Unzue aita-semeek sortu berri duten Lacvbegi marka daukagu. Uxuen haien esku eta baliabideekin baserri ttipi bat eraiki dute eta momentuz 540 oilo dituzte bertan. Urrian abian jarri zuten egitasmoa eta biak arduratzen dira oiloen eta azpiegituraren mantentze-lanez.

Oilategia herritik kilometro gutxira aurkitzen den Akirazabal lursailean kokatuta dago, landa, soroz eta basalorez inguratutako toki eder batean. Zuhaitz mota autoktonoak landatu dituzte bertan, herria eta naturarekiko konpromisoaren erakusgarri, eta oiloen gozamenerako. Hauek (oilo gorri erruleak) goizean, arrautzak jarri ostean, egunero ateratzen dira erkametz, arte eta olibondoen artean paseatzera. Bitartean, Xabi eta Alfredok arrautzak bildu eta kaxatan sartzen dituzte, dagozkien kodeak ipiniz eta erregistro paperak betez, noski. Arratsaldean  oiloei pentsua bota eta hauek segituan sartzen dira barrura bakarrik, gero hor gaua pasatzeko.

OILATEGITIK DENDARA

Banaketa ere eurek egiten dute. Astean hiru egunetan Alfredok Iruñerriko auzoetako eta Erdialde zein Erribera Altuko herrietako saltoki txikietan uzten ditu arrautzak. Supermerkatuan ez bezala, egunean bertan oilategitik dendara doaz. Honetaz gain, asko dira eskariak egiten dizkieten lagunak eta, banaketaren bidaia aprobetxatuz, etxera eramaten dizkiete arrautzak. Hori luxua!

Hasiera zaila izan zen arren, diotenez, orain pozik daude produktua izaten ari den harrera onarekin eta badirudi jendeak gero eta gehiago kontsumitzen dituela kaiolakoak ez diren arrautzak.

LACVBEGI, Erromanizazio aurreko jainko baskoia

Uxuen erromatar garaiko bi aldare aurkitu ziren, bata Jupiterren omenez eta bestea bertako baskoiek gurtzen omen zuten jainko bati erreferentzia eginez: Lacvbegi. Izenaren esanahi zehatza ez dakigun arren, euskarazko laku eta begi hitzak lotzen dituela dirudi. Aldarearen alboan iturri natural bat egonik, urarekin eta lurraren emankortasunarekin lotura izan zezakeela diote historialariek. Ilargiarekiko gurtzarekin ere lotu izan da; gainera, zezenaren irudi bat dauka alboan aldareak, ugalkortasunaren sinbolo, nonbait. Asko dira imaginario honi men egiten dioten aldare taurobolikoak Nafarroako Erdialdeko, Aragoiko edo Errioxako lurretan, antzinako baskoiak bizi ziren lur eremuan hain zuzen.

Xabik azaldu zidan nola Uxuerekiko erreferentzia izango zuen izen bat aukeratu nahi zuten, eta hau primeran zetorren islatu nahi zutenarekin: herriaren nortasun mistiko eta enblematikoa nahiz natura eta arbasoekiko lotura.

XABI UNZUE, LANDA GIZON AMORRATUA

Xabik beti izan du nekazaritza, abeltzaintza eta landa munduarekiko miresmena. Umetatik garatu zuen bere barrenean herri txikien bizitza tradizionalarekiko pasioa eta laster urrundu zen egungo gazte urbaniten pentsamoldetik. Ez da harritzekoa, odolean darama eta. Etorkizunean Uxuen bizitzea gustatuko litzaioke eta argi dauka herria bizirik mantentzeko landa eta zelaiei etekina atera behar zaiela; hortik etor liteke, hain zuzen ere, gazteentzako lan aukera ona. Egungo turismoak herritar gutxi batzuentzako eta kanpotar inbertitzaileentzako etekina dakar soilik, baina herriko lehenengo sektorearekiko apustu irmorik ez badago, herria gutxinaka hustuz joango dela dio eta gazteek ospa egingo dutela.

Autosufizientzia, bertatik bertarako kontsumoa eta herrien suspertzea oinarritzat jotzen ditu gizakiaren bizitza kontsumista eta indibidualista honi buelta emateko. Helburu zaila bezain ederra.

EZTIA ETA OLIOA

Oilategitik hurbil erlategiak ere baditu. Primerako eztia ateratzen du bertatik eta saltoki batzuetara eramaten duen arren, gehien bat lagunei saltzen die. Horretaz gain, olibondo ugari lantzen ditu olioa ateratzeko eta honekin ere eskariak izan ohi ditu. Etorkizunean, besteak beste, ahuntzak izatea gustatuko litzaioke hauen esnea eta gazta ekoizteko.

Filed Under: Actualidad / Gaurkotasuna, Noticias / Albisteak, Ujué / Uxue

matrikulazioa

Deja un comentario Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Tubal
Mogica
Farmadent
CazaPescaTafalla
Hinojo
fotoiris
Audicion
Audicion
Generali

Copyright © 2021 · Plantilla News Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. .Aceptar Leer más
Política de privacidad y Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necesarias
Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.