• Dónde estamos / Non gaude

La voz de la Merindad

Diario digital de la merindad

  • Pueblos / Herriak
    • Artajona
    • Barásoain
    • Beire
    • Berbinzana
    • Caparroso
    • Falces
    • Garínoain
    • Larraga
    • Leoz / Leotz
    • Marcilla
    • Mendigorría
    • Milagro
    • Miranda de Arga
    • Murillo el Cuende
    • Murillo el Fruto
    • Olite / Erriberri
    • Olóriz
    • Orísoain
    • Peralta / Azkoien
    • Pitillas
    • Pueyo / Puiu
    • San Martín de Unx
    • Santacara
    • Tafalla
    • Ujué / Uxue
    • Unzué / Untzue
  • Fotografías / Argazkiak
    • Fotografía histórica
    • Portada LVM
  • Deportes / Kirolak
  • Paisanajes / Herrikoak
  • Opinión / Iritzia
    • Cartas a dirección
    • Opinión / Iritzia
  • Suscripción / Harpidetza

Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskara sustatzeko Agerraldia ekimena aurkeztu zuen Errigorak

14 octubre, 2019 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Larunbat honetan euskara sustatzeko ekimen berri bat aurkeztu zuen Tafallan Errigorak. Agerraldia du izena eta proiektu honekin hiru helburu bete nahi dituzte: Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskara ezagutzeko eta erabiltzeko aukerak sortu eta hizkuntzaren aldeko jarrera indartu.

Euskara sustatzeko beste proiektu bat jaio da Nafarroan: Agerraldia. Errigorak sortu du, eta larunbatean aurkeztu zuten Tafallan. Batez ere lurraldearen erdialdean eta hegoaldean eragin nahi du, ager vasconum deiturikoan: “Cortestik Garesera eta Vianatik Zangozara”. Egitasmoaren xede nagusia izango da inguru horretako “euskaldunen, euskaltzaleen eta eragileen arteko sarea” sortzea. “Askotariko gaiak, pertsonak, eragileak eta ekintzak bultzatu, lagundu eta sustatu nahi ditu”.

Kezka batetik abiatuta sortu dute Agerraldia, Errigorako kideek azaldu zutenez: “Euskarari puzka kanpaina amaitzen bada, zer geldituko da zona honetan euskalgintzan?”. Ezinegon horretatik abiatutako prozesuak Agerraldia taldearen forma hartu duela gaineratu dute. Aurrerantzean “bide propioa” izango du, “zona honetan euskararen alde ari diren ekimenak indartzeko eta berriak lortzeko”.

Hiru zereginen inguruan arituko da elkarte berria: batetik, euskara ezagutzeko aukerak lagundu eta handitu; bestetik, euskara erabiltzeko espazioak sortu eta egonkortu; eta azkenik, euskararen aldeko jarrerak indartu eta suspertu. Eremu ugaritan jarduteko asmoa du Agerraldiak: kulturan, aisialdian, kirolean, lan arloan, hedabideetan, irakaskuntzan, sare sozialetan…

Errigorak aurki jarriko du martxan udazkeneko Euskarari puzka kanpaina, eta iragarri du Nafarroako hegoaldeko produktuen salmentan lortutako diru ekarpenaren parte bat Agerraldiarentzat izango dela: “Saskiak eskatuta egin dakioke putz Agerraldiari”. AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Sortzen-ek ere laguntza jasotzen segituko dute; 2013tik 2018ra 800.000 euro helarazi zizkieten eragileoi.

Kontzertuak, beste leku batean
Proiektu berriari ongietorria eman zioten Tafallan jaialdi baten bidez. Elkartea aurkeztu baino lehen, kalejira bat egin zen dantzari, erraldoi eta musikariaekin; ondoren herri bazkaria egin zen. Arratsaldean kontzertuak izan ziren Arkakusoen plazatxoan; Pasadizo tabernan egitekoak ziren baina atzo goizaldean jasandako erasoaren ostean —su ema zioten tabernari, eta kalte larriak eragin— lekuz aldatu zituzten.

Iturria: Ahotsa.info/Berria.eus

Filed Under: Actualidad / Gaurkotasuna, Noticias / Albisteak, Pueblos / Herriak, Tafalla

matrikulazioa

Deja un comentario Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Tubal
Mogica
Farmadent
CazaPescaTafalla
Hinojo
fotoiris
Generali

Copyright © 2021 · Plantilla News Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. .Aceptar Leer más
Política de privacidad y Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necesarias
Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.