2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ospatuko da Euskal Herriko udalerrietan.
11 egun hauetan zehar euskal hiztunek ala ikasten ari direnek euskararenganako konpromisoa erakutsiko dute Euskaraldian parte hartuz. Horretarako bi rol aukeratu daitezke, Ahobizi edo Belarriprest.
Kartel honetan argitzen dira rolak hautatzeko abiapuntuak.
Anima zaitez Euskaraldian parte hartzera! Ulertzen ez baduzu ere, aurten giroa sortzen eta errazten lagundu dezakezu hurrengo urtean parte hartzeko.
Euskaraldian izena emateko bi modu hauek dituzu:
Online: www.euskaraldia.eus
Aurrez-aurre: mahai informatiboetan urriaren 26an
Informazio gehiago: www.euskaraldia.eus
Deja un comentario