Azken urteotan Tafallako Udalak Literatura Lehiaketa antolatu du euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko 12 eta 30 urteko gazteen artean. Sari hau hasiera batean Tafallaldean kokatzen zen.
Nafarroan eman diren aldaketak, baita gure eskualdean sumatzen den euskarazko irakaskuntzaren aldeko eskaera aintzat harturik, uste osoa dugu Erdialdeko eta Erriberako Udal handiek, aldi berean eskualdeko hiriburu direnak, indarrak batu behar dituztela gure hizkuntzaren sustapen literarioaren alde, tokian tokiko ekimenak bertan egonkortzeko, gazteak motibatzeko eta euskararen lurraldean sariari emateko merezi duen garrantzia. Gauzak horrela, Tafallak bere Literatura Lehiaketa antolatzeari utziko dio baina horren ordez sei udalek, elkarrekin eta denek babestuta, antolatuko lukete “Ager Vasconum” I. Literatura Lehiaketa. Lehiaketak bere barnean hartuko ditu Lizarra, Erriberri, Tuterako merindade osoak eta Zangozako hegoaldeko eskualdea, Agoitzetik behera.
Sari orokorrez gain, eskualdeko egilerik onenari saria emango zaio eta sari banaketa ekitaldia urtez urte, antolatzaileen artean hiriz hiri joango da aldatzen.
Lanek gai libre izango dute, jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta euskarak idatzitak. Originalak Tutera, Tafalla, Zangoza, Agoitz edo Lizarrako Udaletxetan aurkeztu daitezke.
Lanek gai libre izango dute, jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta euskarak idatzitak. Originalak Tutera, Tafalla, Zangoza, Agoitz edo Lizarrako Udaletxetan aurkeztu daitezke.
Aurkezteko epea: 2017ko maiatzaren 5a
Informazio gehiago jasotzeko: euskara@tafalla.es / 948 701811