
Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan
Martxoaren 18an Beran jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak. 150 bertsozale inguru bildu dira Tafallako Kulturgunean, txapelketari hasiera emateko.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan
Giro beroz bete da Tafallako Kulturgunea, 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko. 150 bertsozale ingururen aurrean aritu dira Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Azken horrek lehen aldiz hartu du parte txapelketa batean. Sei bertsolarien agurrek eman diote hasiera aurtengo txapelketari. Alaitz Rekondok egin ditu gai-jartzaile lanak.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan
Saio puntugarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 343,5, eta hortaz, martxoaren 18an Beran jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30tatik. Honela geratu da saioko puntuazioa:
Julio Soto : 343,5
Iñigo Olaetxea: 307,5
Kotte Plaza: 290, 5
Mikel Lasarte 284
Iban garro: 273
Sahats Aleman 251,5

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan
Gai-jartzailea Alaitz Rekondo izan da eta epaileak Nerea Bruño, Saioa Mitxelena, Mikel Beaumont, Izaro Mitxelena eta Lore Arburua, azken hau idazkari moduan.
Bihar izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Auritzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Han ariko dira Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda.
Iturria:Bertsozale Elkartea eta Merindad
Argazkiak: Merindad