Atzo, Zangozako Carmen Auditorioan Ager Vasconum III. Literatura Lehiaketan sari banaketa irabazleei eman zitzaien. Aurtengo edizioan 144 lana aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik 43; Erriberriko merindadetik 85 eta Zangozako merindadetik 16. Idazleen jatorria: Domeño, Zangoza, Ledea, Irunberri, Villatuerta, Lizarra, Zurukain, Jaitz, Gorozin, Erriberri, Tafalla, Beire, Artaxoa, Iratxeta, San Martin de Unx, Puiu eta Barasoain
Epai mahaikedeek (Anjel Erro, Castillo Suarez eta Amaia Aldanondo) aurtengo kaltitatea nabarmendu dute “irakurri ahala, konturatu gara gogo gehiago landu dela eta euskarazko lanak beste modu batez bizi dituztela eskualde hauetako gazteek”, azalduz.
Tafallako saridunak
DBH 1-2 (Narrazioa) Haizea Belloso Esquiroz – Tatuajea
DBH 1-2 (Poesia). Amets Muñoz Bermejo – Ez da inor ohartzen
DBH 3-4 (Poesia). Maialen Ramírez Urbistondo – Pinpilinpauxa
17-20 urte (Poesia). Susana Diaz Convers – Iluntasuna
21-30 urte (Narrazioa). Mikel Abete Perez – Alprojen enkantea
Tafallako aipamena (Poesia). Ane Guillen Recalde – Gauero / DBH3-4
Beste Merindadeko saridunak
DBH 3-4 (Narrazioa). Hegoi Caballero – Galderak bukatu dira (Lizarra).
17-20 urte (Narrazioa). Leyre Miranda Pagola – Udarako gau luzeak (Zangoza)
Lizarrako aipamena (Narrazioa). Eneko Etxarri – Liburuen boterea (Lizarra) / DBH1-2
Zangozako aipamena (Narrazioa) Lucia Orradre Fernandez – Ametsa amesgaizto bihurtuta / DBH3-4
“Ager Vasconum” Literatura lehiaketa duela hiru urte sortu zen zonalde hauetako gazteei euskaraz idazteko aukera, bere bizipenak paperean islatu, amets egin, aldarrikatu eta zergatik ez, salatu ere bai.
Parte hartzen dituzte Erriberri, Tafalla, Zangoza, Lodosa eta Lizarrako Udalek. Honetaz gain, Irantzuko Mankomunitatea, ELKAR eta Altaffayllak entitateek ere. Atzoko ekitaldian, Tafalla eta Zangoza eta Lizarrako alkate zein zinegotziak izan ziren bai eta Altaffaylla eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria den Andres Iñigo ere.
Zangozako txistulari taldeak zenbait pieza musikal eskeini zituzten eta amaitzeko San Franciso Javier Upategiari esker, aperitibo bat dastatu zen.