Aurtengo Nafarroako haur/ gaztetxo kantari jaialdiari agurra emango diote datorren larunbataean 29an, arratsaldeko 18:00etan, Tafallako kulturgunean.
Hauetan parte hartu duten artista txiki eta gaztetxoen kopuruak -6 eta 16 urte bitartekoak- 500 zenbakia gainditu du. Ekitaldi hauen antolatzaile dugun Amaia Domínguezen hitzetan: “Oso pozik eta harro nago gure herrian euskal kultura eta euskal musikari garrantzia ematen zaiolako, herria mugitzen delako eta gure haur eta gaztetxoek abestu eta jotzeko gogo bizia erakutsi dutelako. Orain, denak bilduko dituen jaialdi nagusiaren ordua da, parte hartutako herri desberdinetako artistak oholtza gainean igoko dira eta entzulegoari -familia, lagun, prestatzaile, heldu, haur eta gazte orori- tarte ahaztezina eskainiko diote. Zorionak denei!!”
Norbaitek sarrera behar badu, Amaia Dominguezekin harrementan jarri behar da: amadominguez@tafallaikastola.org
Nafarroako haur/ gaztetxo kantari jaialdiak martxoa eta apirilean zehar lau saio ospatu dira lau herri desberdinetan:
– Lehena Zangozan, martxoaren 18an, El Carmen Entzunaretoan
– Bigarrena: Lakuntzan, martxoaren 19an, Kultur Etxean
– Hirugarrena: Lesakan, martxoaren 25ean, Arriondoa Kultur Etxean
– Laugarrena: Burlatan, apirilaren 1ean, Kultur Etxean