Euskararen Egunerako antolatu diren ekitaldien artean, atzo arratsaldean Xabier Terreros eta Saioa Alkaiza hurbildu ziren Tafallaraino bertso-pote saioa emateko. Osteguna zenez, bertso-pote eta “juevintxo” nahastu zen kale zein tabernetan giroa alaituz.