Hamaika euskaldun leloa erabiliz, ospatu zen atzo Tafallan Euskararen Eguna XI.edizioa. Egunean zehar, goizez eta eguerdian batez ere, txistulari eta gaiteroak, Ikastolako erraldoiak eta dantzariak kalez kale ibiili ziren giroa alaitzen. Geroxeago, Pulgas Plazetan bildu zen giroa eta bertan antolatutako talo tallerra sekulako arrakasta izan zuen.

Baigorri abesbatza
Baigorri elkarteko abesbatzak ekitaldi ofiziala ireki zuen eta Arturo Goldarazenak hitza hartu zuen bere poztasuna aipatuz lehenengo Euskararen Egunean zelako alkatea izanik. Aurten Altaffaylla taldeari omenaldia egin zioten eta bere lehendakaria den Juan Carlos Berriok oparia hartu zuen.
Aldez aurretik Iñaki Lergak euskaraz eta Soko Ojerrek erdaraz, Altaffayllak egindako kultur lana 30 urte hauetan oroitu zuten. Berriok, euskaraz soilik, Altaffaylla hitza arabiarretik datorrela eta Tafalla herriko sormen etimologikoa dela esan zuen.”Bere garaian erreibindikatu nahi izan genuen intelelektual aberastasuna, anaitasuna eta Tafallan bizi izan diren kultur guztiak eta horrela jarraituko dugu egiten” Bukatzerakoan, hainbat hizkuntzetan eskerrak eman zuen: “Muchas gracias. Gratias tibi ago. B(p)okutaiá. Jerejef. Asante, Shocran. Eskerrik asko”.

Saridunak
Jarraian, Edurne Marco aurreskua dantzatu egin zuen abesbatzak kantatzen zuen bitartean eta haurren margolan sariak zinegotzien artean banatu zieten.
Bazkarian 130 euskaltzale baino gehiago elkartu ziren giro on batean. Kantak eta zozketatak ezin falta eta hainbat liburu eta materiala, haien artean Leire Olkotzek egindako irudia banatu ziren. Ondoko kalean haurrek gozatu zuten haientzako prestatutako txokoan.
Kalejira egin eta gero Trikidantz taldeak Pulgas plazeta sutan jarri zuen, adin guztietako jendeak dantza egiten, ezin hobea giroarekin.