Gaur Tafallako Kultur Etexan izanen da bilera 17:00etatik 19:00ak arte
Nafarroako Gobernua 2016-2019 aldirako Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoa diseinatzen hasi zen maiatzean, eta sektoreko zein administrazioko teknikari eta eragileekin batera Plan Estrategikoaren lehen dokumentua osatu da. Orain, Plan Estrategiko horri lotuta, informazio eta kontsultarako fasea zabalduko da eta partaidetza prozesua jarriko da martxan helburu honekin: Plan Estrategikoaren lehen dokumentua herritarrei aurkeztu eta beraien ekarpenak jasotzea, ondoren behin betiko txostena osatzeko. Horretarako hainbat lurralde-bilera eta sektore-bilera antolatuko dira.