Tafallako Udalak bat egiten du kanpainarekin

Gozatu euskera euskaltegian
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, eta Nafarroako 32 toki entitatek, euskaltegi publikoekin eta ekimen sozialeko ikastegiekin elkarlanean, batera jarri dute abian “Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara” kanpaina, helduek euskara 2017-2018 ikasturtean ikas dezaten bultzatzeko; kanpainak bat egiten du Foru Komunitate osoan banatutako hogeita hamar ikastegi ingururen iraileko inskripzio-aldiarekin.
Aurten bada berritasun bat: kanpaina denek batera egin dute, lehen aldia baita sektoreko eragile guztiek, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, elkarrekin parte hartzen dutena. Kanpaina elkarrekin diseinatu dute foru gobernuak eta euskara zerbitzua duten udal entitateek; 40.000 euro inguruko inbertsioa egin da.
Euskararen 2016-2019 aldirako I. Plan Estrategikoak badu hiztun berriei bideratutako ardatz bat. Plan horrekin bat, kanpainaren helburua da Nafarroako helduak animatzea euskara ikasten has daitezen edo ikasten segi dezaten, irailean irekitzen den matrikulaldiaren kariaz. Eta, orobat, bi alderdi azpimarratu nahi dira: batetik, euskarak kulturaz eta harreman sozial eta laboralen esparru osoaz gozatzeko ematen dituen aukerak, eta, bestetik, euskaltegiak eta ingurune sozial euskaldunak pertsonari ikaskuntza arrakastaz bukatzeko ematen dion laguntza.