UPNAk, Uxueko Udalak, eta Nafar Gobernuak antolatutako hainbat hitzaldi izanen dira Uxuen irailearen 1ean Paseo de Ronda deitzen dioten lekuan. Goizez euskaraz emanen dute eta arratsaldean Goio Monrealek arratsaldeko 19.00etan “La desaparición del reino de Navarra y su incidencia en las fronteras” hitzaldia erdaraz emanen du.
Egitaraua
11.00 Irekiera. Humberto Bustince.
11.15 “Nafarroako mugak eta erresumaren defentsaren bilakaera, Uxueren adibidearen harira”. Roldan Jimeno.
12.15 “Hizkuntzaren mugak: Uxue”. Patxi Salaberri Zaratiegi.
13.15 “Muga politikoak eta elizaren mugak: bilakaera historikoa”. Nere Jone Intxaustegi.
16:30 “Muga politikoak eta Nafarroako identitatea: 1512ko konkistatik XXI. mendera”. Amaia Alvarez Berastegi.
17.30 Hitzaldia: Nafarroa, nazioarteko mugak eta Europaren eraikuntza. Unai Belintxon.
19.00 La desaparición del reino de Navarra y su incidencia en las fronteras. Gregorio Monreal.