“Euskal Selekzioa martxan, Nafarroatik mundura ofizialtasuna!”, aurtengo lelopean, atzo arratsaldean Tafallara heldu zen aurtengo Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa. Pedro Leralta zinegotziak, udalaren izenean, agurtu zuen. eta berari ekimenaren ikurrak eman zizkioten, Udaletxeari laguntza eskertuz. Afalduz gero, Ereta pilotalekuan lo egin zuten eta gaur 08:00etan, Olletarantz abiatu dira San Martin de Unxeraino bertan bazkaltzeko asmoz. Aurten […]