• Dónde estamos / Non gaude

La voz de la Merindad

Diario digital de la merindad

  • Pueblos / Herriak
    • Artajona
    • Barásoain
    • Beire
    • Berbinzana
    • Caparroso
    • Falces
    • Garínoain
    • Larraga
    • Leoz / Leotz
    • Marcilla
    • Mendigorría
    • Milagro
    • Miranda de Arga
    • Murillo el Cuende
    • Murillo el Fruto
    • Olite / Erriberri
    • Olóriz
    • Orísoain
    • Peralta / Azkoien
    • Pitillas
    • Pueyo / Puiu
    • San Martín de Unx
    • Santacara
    • Tafalla
    • Ujué / Uxue
    • Unzué / Untzue
  • Fotografías / Argazkiak
    • Fotografía histórica
    • Portada LVM
  • Deportes / Kirolak
  • Paisanajes / Herrikoak
  • Opinión / Iritzia
    • Cartas a dirección
    • Opinión / Iritzia
  • Suscripción / Harpidetza

“Irakaskuntzan, beti irakasle eta ikasleen arteko harreman orekatu bat bilatu behar da”

6 febrero, 2020 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

MAIA, AINARA, IARA, ARAI, JUNE, NAHIARA, EDURNE ETA KOLDO, Diario de Noticias

Regino Ayesa, Maribel Lizarbe, Fermin Gale eta Kontza Artza; Elkarrizketa Tafallako Ikastolako lehengo lau langile erretirodunekin

Tafallako Ikastolako 5. mailako ikasle talde batek elkarrizketa interesgarria egin diegu Regino Ayesa, Maribel Lizarbe, Fermin Gale eta Kontza Artzari, orain ikastolatik erretiroa hartu dutela eta.

Zein izan da zure lana ikastolan? Aurkeztu zure burua.

REGINO AYESA (R)-Tafallako Ikastolan hasi nintzenean, garai horretan, hezkuntza sistema desberdina zen. Oinarrizko Heziketa Orokorra (OHO) izena zuen eta hiru ziklo zeuden eta ni garai horretan 2. zikloan hasi nintzen. Ondoren gauzak aldatu ziren. 90. hamarkadan, zuek ezagutzen duzuen sistema sartu zen eta ni DBHra pasa nintzen, batez ere 2. ziklora. Beraz, DBHko 2. zikloko hezkuntzan aritu naiz bereziki.

MARIBEL LIZARBE (M)-Ikastolan ordezkapenak egiten hasi nintzen, bazegoen azterketak egin behar zituen irakasle bat eta deitu zidaten bere ordezkapenak egiteko eta txikiekin egoteko. Gero, berehala bulegoan egoteko pertsona bat behar zela eta ea interesatzen zitzaidan esan zidaten eta baietz esan nien eta horrela bulegoko lanak egiten hasi nintzen.

FERMIN GALE (F)-Ni, Regino hasi zen urten hasi nintzen, 1983an, juxtu nire urtebetetze egunean. Ez zait ahazten, irailaren 15an hasi nintzen, garai horretan horrela hasten baiziren klaseak. Sartu nintzenetik, beti OHOko goi zikloan (12, 13 eta 14 urtekoak) eta DBH hasi zenetik 1 eta 2 zikloetan egon naiz beti. Baita ere zuzendari lanean ibili naiz eta denetik tokatu zait. Arlo asko ematea tokatu zait, hizkuntza, matematika, teknologia… eta hori izan da 36 urte hauetan egin dudana.

KONTZA ARTZA (K)-Haur Hezkuntzan hasi nintzen eta hor denboraldi bat pasa ondoren igo nintzen Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailara eta hor pasatu nituen beste urte guztiak. Ez dakit badakizuen baina hau ez da lehenengo ikastola, lehen Santa Maria ondoan zegoen. “La Higuera” izena zuen. Eskola zahar bat zen, lau gela ginen. Hor egin genituen urte batzuk.

Zenbat urte eman duzu ikastolan?

K-36-37 urte.

R-Nik 33, oker ez banago.

M-Nik 38.

F-Nik 36.

Nola baloratuko zenuketeen zuen esperientzia?

R-Nola? Ona! Niretzat ezin baino hobea. Hori izan da nire betiko ametsa, irakaskuntzan lan egitea eta gainera euskal irakaskuntzan, beraz harro harro, euskal irakaskuntzan eta batez ere Tafallako ikastolan ari-tzeagatik

M-Niretzat ere bai oso ona izan da. Sartu ginenan ikastola txiki bat zen eta ikastetxe haundia bihurtu da eta Tafallan erreferente bat egin da eta neretzat oso ona izan da.

F-Niretzat ere oso ona eta oso positiboa izan da. Lan handia egin behar izan dugu baina horren ondorioz orain duguna daukagu. Gu sartu ginenean erainkuntzaren erdia zegoen, hori haunditu genuen, orain gauden hau eta berria ere egin genuen. Pozgarria izan da lana egitea eta lan horren lorpenak ikustea.

Aldaketa haundiak ikusi dituzue urte hauetan? Zein izan da aldaketarik haundiena?

M-Hainbeste aldaketa egon dira!

K-Nik duela 10 urte lanari utzi niola eta azken urtetakoak ez dakizkit… Egia esan, gaur egun, ez dut irakaskuntzarekin harreman esturik.

F-Aldaketa asko bai, bai sistema, bai pedagogia bai baliabidetan.

R-Zuk aipatu dituzu lehen, eraikuntza berriak egin ditugu eta horretarako hiru Nafarroa Oinez ospatu ditugu. DBHko 2. zikloa lortzea asko kostatu zitzaigun, Hezkuntza sistema aldatzean, 1. zikloa bakarrik eskaintzen ziguten, 14 urte bitarteko irakaskuntza, beraz oraingo DBH moztuta geratzen zen. Bigarren zikloa lortu arte lanean jarraitu genuen. Gero, probisionalki, bi lerro izateko baimena lortu genuen, hasiera batean lerro bakar baterako baimena bakarrik genuelako. Baina eskaera haundia zegoen hemen eta lortu genuen bigarren lerroa jartzeko baimena. Beraz, aldaketa oso haundiak egon dira alde guztietatik. Ze esanik ez gero, teknologia berriak etorri zirenean… zeren gu sartu ginenean genuen teknologi aurreratuena idazteko makina bat zen.

F-Kopiak egiteko multikopista bat genuen. Ordenagailuak 90. hamarkadan etorri ziren.

Gaur egungo irakasle edo langileengan pentsatuz, oso desberdinak zaretela uste duzue?

K: Benetan, ez dut gaur egungo irakaslerik ezagutzen. Uste dut baietz, batez ere, baliabideak direla eta…

R: Azken finean irakaskuntza da, lehen eta orain, aldatzen dena kurrikuluma da, adibidez, eta irakasleak lotuta daude, badauzkagu helburu batzuk, ez gure ikastolakoak bakarrik, Federazio bat dago, NIE, eta hor bidea markatzen da.Eta administrazioa dugu. Arlo batzuk aldatzen dira zer edo zer. Azken finean, irakaskuntzan, beti irakasle eta ikasle arteko harreman orekatu bat bilatu behar da, hori da irakaskuntza, ikasle bat lagundu, harreman ona izan… eta hor ez da aldaketarik izan.

F-Denok eskatzen zaigunari egokitu behar gara, hor dago kurrikuluma, eta bai berria eta gaztea izan bai gure adinekoa izan, denok lan berdina egin behar dugu. Diferentzia, bueno, guk esperientzia gehiago dugula eta hori nabaritzen da irakaskun-tzan baina lana egiteko moduan eta, ez dakit, batera joan behar dugu, bestela honek ez du funtzionatzen. Aldaketak etengabe egon dira. lege berriak kurrikulum berria dakar, hiztegia aldatzen da, aldatzen dira helburuak…etengabeko berrikuntzak eta etengabeko prestakuntzak.

K-Azken urteetan 4 lege izan ditugu, beraz…

R-Irakasle bakoitza makina sofistikatu baten pieza da eta denok elkarlanean koordinatuta aritu behar dugu.

Nola animatuko zenituzteke familia berriak ikastolara etortzeko?

R-Zentro hau aurrerakoia dela esanez, helburuak azaltzen, gure kulturan oinarrituta dagoela, irakasleak etengabe prestatzen ari direla, ikasle eleanitzak hezten direla eta elkarren arteko harremanak ongi zainduta daudela esanez.

M-Egin duzuen bideoa erakutsiko nieke, uste dut dena esaten duela.

F-Zentroa bisitatzera animatuko nituzke, hor eguneroko bizitza ikusi eta sentitu daitekeelako. Ikastolak 50 kandela itzaltzen ditu arten.

Filed Under: Noticias / Albisteak, Tafalla Tagged With: Tafallako Ikastola

Tafallako Ikastola erreferente Guatemalako eskoletan

17 junio, 2019 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Isabel Arias, directora de la Ikastola de Tafalla e Iñaki Gil, profesor de primaria, viajaron a Guatemala en Semana Santa para observar los avances de la enseñanza de las lenguas minorizadas Kaqchikel y Quiché. Allí, se encontraron una situación similar a la de Tafalla hace 50 años, donde gracias a la voluntad de maestros, maestras, padres y madres se quieren recuperar los idiomas y la cultura maya y, a su vez, ofrecer una enseñanza de calidad.

Isabelek eta Iñakik ilusioz beterik kontatu digute egun haietan bizitakoa: “Guztia Garabide erakundeari esker izan da posible”.

Hau euskararen esperientziatik abiatuta hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bilatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundea da, 2011tik Garcés de los Fayos Ikastolarekin harremanetan dagoena. 2 urtetan behin, Aditu programaren barnean, ikastolara munduko txoko anitzetako indigenak etortzen dira. Hauek hemengo hezkuntza prozesuak aztertzen dituzte, gerora haien hizkuntza minorizatuen irakaskuntza kasuetan aplikatzeko.

Tafallako egoera batez ere oso interesgarria suertatzen zaie, orokorrean erdalduna den gizarte batean euskarak indarra hartzea lortu delako. Guatemaldarrak adibidez, oso identifikatuak sentitzen dira gure kasuarekin, esaterako, bertan ere haurrak Kaqchikel hizkuntza jakin gabe heltzen baitira eskolara.

Aipatzekoa da hemen bizi izan zuten anekdota bat: Jatetxe batera bazkaltzera azaldu zirela, emakume batek, haien itxura deigarria ikusita, zera galdetu zien: “Y vosotros qué hacéis aquí?”. Hauek, “Hemos venido a ver como se enseña euskera” erantzun zuten. Emakumeari orduan aurpegia goibeldu zitzaion eta “Yo de eso no quiero saber nada” esanez ospa egin zuen. Haien hitzetan, hemen egondako hiru hilabeteetan euskeraren aurkako erresistentzia sumatu zuten leku bakarra Tafalla izan zen.

Iñakik bertako eskoletako jendearekin Skype bidezko harremana mantendu zuen, batez ere metodologia kontuak azaltzeko. Honen jakitun, Maialen Sobrino Garabideko kideak gure bi lagunei eta Aretxabaletako Iñaki Gonzalez haur hezkuntzako irakasleari berarekin batera Guatemalara joateko proposamena zabaldu zien eta guztiek duda barik onartu zuten.

 

Artikulua eta elkarrizketa osorik ekainak 15eko LVM aldizkarian.

Filed Under: Noticias / Albisteak, Tafalla Tagged With: Guatemala, Iñaki Gil, Isabel Arias, Tafallako Ikastola

“Ager Vasconum” III. Literatura Lehiaketan sari gehienak Tafallara

14 junio, 2019 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Aurtengo edizioaren saridunak

Atzo, Zangozako Carmen Auditorioan Ager Vasconum III. Literatura Lehiaketan sari banaketa irabazleei eman zitzaien. Aurtengo edizioan 144 lana aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik 43; Erriberriko merindadetik 85 eta Zangozako merindadetik 16. Idazleen jatorria: Domeño, Zangoza, Ledea, Irunberri, Villatuerta, Lizarra, Zurukain, Jaitz, Gorozin, Erriberri, Tafalla, Beire, Artaxoa, Iratxeta, San Martin de Unx, Puiu eta Barasoain

Epai mahaikedeek (Anjel Erro, Castillo Suarez eta Amaia Aldanondo) aurtengo kaltitatea nabarmendu dute “irakurri ahala, konturatu gara gogo gehiago landu dela eta euskarazko lanak beste modu batez bizi dituztela eskualde hauetako gazteek”, azalduz.

Tafallako saridunak

Tafallako saridunak 

DBH 1-2 (Narrazioa) Haizea Belloso Esquiroz – Tatuajea

DBH 1-2 (Poesia). Amets Muñoz Bermejo – Ez da inor ohartzen

DBH 3-4 (Poesia). Maialen Ramírez Urbistondo – Pinpilinpauxa

17-20 urte (Poesia). Susana Diaz Convers – Iluntasuna

21-30 urte (Narrazioa). Mikel Abete Perez – Alprojen enkantea

Tafallako aipamena (Poesia). Ane Guillen Recalde – Gauero / DBH3-4

 Beste Merindadeko saridunak

DBH 3-4 (Narrazioa). Hegoi Caballero – Galderak bukatu dira (Lizarra).

17-20 urte (Narrazioa). Leyre  Miranda Pagola – Udarako gau luzeak (Zangoza)

Lizarrako aipamena (Narrazioa). Eneko Etxarri – Liburuen boterea (Lizarra) / DBH1-2

Zangozako aipamena (Narrazioa) Lucia Orradre Fernandez – Ametsa amesgaizto bihurtuta / DBH3-4

Zangozako Txistulari Dantza Taldea

“Ager Vasconum” Literatura lehiaketa duela hiru urte sortu zen zonalde hauetako gazteei euskaraz idazteko aukera, bere bizipenak paperean islatu, amets egin, aldarrikatu eta zergatik ez, salatu ere bai.

Parte hartzen dituzte Erriberri, Tafalla, Zangoza, Lodosa eta Lizarrako Udalek. Honetaz gain, Irantzuko Mankomunitatea, ELKAR eta Altaffayllak entitateek ere. Atzoko ekitaldian, Tafalla eta Zangoza eta Lizarrako alkate zein zinegotziak izan ziren bai eta Altaffaylla eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria den Andres Iñigo ere.

Zangozako txistulari taldeak zenbait pieza musikal eskeini zituzten eta amaitzeko San Franciso Javier Upategiari esker, aperitibo bat dastatu zen.

Filed Under: Actualidad / Gaurkotasuna, Tafalla Tagged With: Ager Vasconum, Altaffaylla, ELKAR Altaffayllak, Erriberriko Udala, Euskara, Gazteak, Irantzuko Mankomunitatea, Lehiaketa, Lingua navarrorum, Literatura, Lizarrako Udala, Lodosako Udala, Tafalla, Tafallako Ikastola, Tafallako Udala, Zangozako Udala

Visita de la ikastola a Merindad / Ikastolaren bisita izan dugu

9 mayo, 2016 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

ikastola

Hoy hemos recibido la visita del alumnado de 2º de Primaria de la ikastola Gracés de los Fayos de Tafalla para conocer cómo se realiza nuestra revista. Han venido acompañados de su profesor Jokin Garate.
Gaur Garces de los Fayos ikastolako 2.Haur Hezkuntzako ikasleen bisita izan dugu Jokin Garate irakaslearekin eskutik.

Filed Under: Barásoain, Garínoain, Noticias / Albisteak, Olite / Erriberri, Tafalla Tagged With: Komunikabideak, medios de Comunicación, Tafallako Ikastola, Visita

Tafallako Ikastolako atzoko kalejira

23 diciembre, 2015 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Ikastolako Kalekira Gabonetan

Ikastolako Kalekira Gabonetan

Urtero bezala,  Tafallako ikastolako ikaslegoa  kalez kale ibili ziren atzo Gabonei ongi etorri ematera
Hona hemen, irudiak.

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Tafallako Ikastola Gabonak ospatuz

Filed Under: Noticias / Albisteak, Tafalla Tagged With: Gabonak, Tafallako Ikastola

Tubal
Mogica
Farmadent
CazaPescaTafalla
Hinojo
fotoiris
Generali

Copyright © 2021 · Plantilla News Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. .Aceptar Leer más
Política de privacidad y Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necesarias
Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.