• Dónde estamos / Non gaude

La voz de la Merindad

Diario digital de la merindad

  • Pueblos / Herriak
    • Artajona
    • Barásoain
    • Beire
    • Berbinzana
    • Caparroso
    • Falces
    • Garínoain
    • Larraga
    • Leoz / Leotz
    • Marcilla
    • Mendigorría
    • Milagro
    • Miranda de Arga
    • Murillo el Cuende
    • Murillo el Fruto
    • Olite / Erriberri
    • Olóriz
    • Orísoain
    • Peralta / Azkoien
    • Pitillas
    • Pueyo / Puiu
    • San Martín de Unx
    • Santacara
    • Tafalla
    • Ujué / Uxue
    • Unzué / Untzue
  • Fotografías / Argazkiak
    • Fotografía histórica
    • Portada LVM
  • Deportes / Kirolak
  • Paisanajes / Herrikoak
  • Opinión / Iritzia
    • Cartas a dirección
    • Opinión / Iritzia
  • Suscripción / Harpidetza

“Euskaraldia” ekimena Tafallako Kultur Etxean aurkeztu zuten

20 febrero, 2018 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

 

Kristina Arkonada eta Larraitz Almandoz

Euskaraldia, euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena, Kristina Arconadak (zinegotzia eta Euskara Batzordearen arduraduna) eta Larraitz Almandozek (dinamizatzailea) otsailaren 12ean Tafallako Kultur Etxean aurkeztu zuten.  Egitasmoa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, “11 egun euskaraz” lelopean, eta euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako erakunde eta elkarteak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.
Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan, bi modutara parte hartu ahalko dute 16 urtetik gorako herritarrek, “ahobizi” eta “belarriprest” bihurtuta, hain zuzen ere. Ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira ahobizi, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere; belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak izango dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.
Ekimena Euskal Herri osoan egingo den arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak, eta tokiko inguru soziolinguistikora zein errealitatera moldatzeko modukoa izango da. Beraz, auzo, herri zein eskualdeetako euskaltzale taldeak arituko dira antolatzen, baita elkarte, enpresa zein erakunde askotakoak ere.
Herri eta erakundeek 2018ko lehen hiruhilekoan izango dute izena emateko aukera, eta udaberrirako jakin ahal izango da zenbat herri eta gunetan parte hartu ahal izango duten hiztunek 2018ko Euskaraldian.
Herritarrek 2018ko udazkenean izango dute Euskaraldia dinamikan izena emateko aukera. Izen-ematea 2018ko irailean zabalduko da, eta ahobizi zein belarriprest modura parte hartu ahal izango dute nahi duten herritarrek. Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan ahobizi edo belarriprest identifikazio ikurra erabiliko dute parte-hartzaileek.

Filed Under: Noticias / Albisteak, Tafalla Tagged With: "11 egun euskaraz", ahobizi, belarri prest, Ekimena, Euskara, Euskaraldia, Hizkuntza, Lengua, Tafalla, Udalak, Vascoparlantes

“Gozatu euskara” euskaltegian

11 septiembre, 2017 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Tafallako Udalak bat egiten du kanpainarekin

Gozatu euskera euskaltegian

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, eta Nafarroako 32 toki entitatek, euskaltegi publikoekin eta ekimen sozialeko ikastegiekin elkarlanean, batera jarri dute abian “Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara” kanpaina, helduek euskara 2017-2018 ikasturtean ikas dezaten bultzatzeko; kanpainak bat egiten du Foru Komunitate osoan banatutako hogeita hamar ikastegi ingururen iraileko inskripzio-aldiarekin.

Aurten bada berritasun bat: kanpaina denek batera egin dute, lehen aldia baita sektoreko eragile guztiek, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, elkarrekin parte hartzen dutena. Kanpaina elkarrekin diseinatu dute foru gobernuak eta euskara zerbitzua duten udal entitateek; 40.000 euro inguruko inbertsioa egin da.

Euskararen 2016-2019 aldirako I. Plan Estrategikoak badu hiztun berriei bideratutako ardatz bat. Plan horrekin bat, kanpainaren helburua da Nafarroako helduak animatzea euskara ikasten has daitezen edo ikasten segi dezaten, irailean irekitzen den matrikulaldiaren kariaz. Eta, orobat, bi alderdi azpimarratu nahi dira: batetik, euskarak kulturaz eta harreman sozial eta laboralen esparru osoaz gozatzeko ematen dituen aukerak, eta, bestetik, euskaltegiak eta ingurune sozial euskaldunak pertsonari ikaskuntza arrakastaz bukatzeko ematen dion laguntza.


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Filed Under: Noticias / Albisteak, Tafalla Tagged With: AEK, Entitate, euskaltegiak, Euskara, Euskararen alde, Gozatu Euskera, Hizkuntza, IKA, Kanpaina, Lingua Vasconum. Euskera, Nafar Gobernua, Tafalla, Udalak

“Ager Vasconum” sarirako 145 lan aurkeztu dira

26 mayo, 2017 por La Voz de la Merindad Deja un comentario

Ager Vasconum Literatura Lehiaketarako 145 lan aurkeztu dira osotara, Lizarra, Erriberri eta Zangozako merindadeetatik hain zuzen ere,  kolore askotako argazkia erakutsiz: Tafalla, Puiu, Barasoain, San Martin Unx, Iratxeta, Erriberri, Garinoain, Kaparroso, Artaxoa, Sansoain, Aiegi, Murieta, Gollano, Lizarra, Abartzutza, Bakedano, Villamayor de Monjardin, Los Arcos, Grozin, Allo, Larrion eta Zangoza.

Aurkeztutako idazlan guztiak epaimahaikideen esku daude eta sariak  Tafallan ekainaren 9an, arratsaldeko 20:00etan Tafallako Kulturgunean banatuko dira.

 

Filed Under: Artajona, Barásoain, Beire, Berbinzana, Caparroso, Falces, Funes, Garínoain, Larraga, Leoz / Leotz, Marcilla, Mendigorría, Milagro, Miranda de Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Noticias / Albisteak, Olite / Erriberri, Olóriz, Orísoain, Peralta / Azkoien, Pitillas, Pueyo / Puiu, Rada, San Martín de Unx, Santacara, Tafalla, Ujué / Uxue, Unzué / Untzue Tagged With: Altaffaylla, Erriberri, Euskara, Hizkuntza, Lingua Vasconum Ager Vasconum Literatura sariketa, Lizarra, Tafalla, Udalak, Zangoza

Tubal
Mogica
Farmadent
CazaPescaTafalla
Hinojo
fotoiris
Generali

Copyright © 2021 · Plantilla News Pro on Genesis Framework · WordPress · Log in

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. .Aceptar Leer más
Política de privacidad y Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necesarias
Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.