
Hirigoien Eguna
Hirigoiengo eguna ailegatu da, berriz ere. Aurten hilaren 17an, larunbatean, eguerdiko 14:30etan, Iribas etxartean elkartuko dira auzokideak, familiarrak eta lagunak. Bezperan, leku berean, gaztentzako kontzertuak izanen dira. Larunbateko egitaraua hauxe izanen da: “Mañanitak” kantatuko dira (07:30tan), dianak, baratxuri zopa (09:00tan), entzierro txiki (11:00tan) eta argazki erakusketa.
Edonor bertara daiteke bazkarira, beti ere norberak bere janaria eramaten badu. Guztientzat izanen da lekua, mahaiak, aulkiak eta itzala. Kantuak ez dira faltako. Gauez, berbena, ur behia, eta herri dantzak. Gero afaria. Beti bezala, auzoaren arazoak aztertuko dute eta Alkate eta buruzagi berriak hautatu ere.
Hrigoienen Tafalla-ren bihotz historikoa dugu. Eta hilaren 17an taupada alaiak entzungo dizkiogu berriro.