Ager Vasconum Literatura Lehiaketarako 145 lan aurkeztu dira osotara, Lizarra, Erriberri eta Zangozako merindadeetatik hain zuzen ere, kolore askotako argazkia erakutsiz: Tafalla, Puiu, Barasoain, San Martin Unx, Iratxeta, Erriberri, Garinoain, Kaparroso, Artaxoa, Sansoain, Aiegi, Murieta, Gollano, Lizarra, Abartzutza, Bakedano, Villamayor de Monjardin, Los Arcos, Grozin, Allo, Larrion eta Zangoza.
Aurkeztutako idazlan guztiak epaimahaikideen esku daude eta sariak Tafallan ekainaren 9an, arratsaldeko 20:00etan Tafallako Kulturgunean banatuko dira.