Iñigo Urzain Andueza / Argazkiak: Altaffaylla Kultur Taldea

Frankok lingua vasconuma ito nahi izan zuen. Lizarran 1936an “agur” hitza debekatu zuten bitartean, Tafallako hilerrian euskaraz izkiriaturiko Mikel Iñaki Barrio Yoldiren plaka kendua izan zen.

Bizi artean ezin euskaraz atseden hartu, hil ondotik ere ezin euskarari atsedenik eman. Mendeetan euskararen kontra espainiar Estatuak ezarritako neurrien eta hiztunek bizitako gutxiespenaren ildotik, diktadurak azken hatsa ukatu zion.

Askatasun haizeberritzea

Frankismo betean, alabaina, belaunaldi berri bat hizkuntzari lotu zitzaion. Euskara biziberritu zuten, munduan parekorik izan ez duen mugimendua garatuz hezkuntzan, kulturgintzan edota literaturan.

Kimu berriak ernatu zituzten, baita mintzaira heldutan ikasteari zegokionean ere. Gauzak horrela, 1960ko hamarkadan zehar, Euskal Herri luze-zabalean gau-eskolak eratu ziren, 1976an AEKn eratorri zirenak.

Baina nola ordainduko ziren euskaltegien irekiera, material didaktikoaren argitalpena eta irakasleen kontratazioa?

1978ko Konstituzioaren ondotiko instituzioek AEKren diru premia asetzen ez zutenez, aurten bere 22. urteurrena beteko duen korrikaldia asmatu zen. Elkartasun ekonomikoa ez ezik, hizkuntza jendearengana hurbiltzeko ekimen bat ere izan zen.

2021-08-26T12:38:54+00:00

CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES

Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.

Iniciar sesión

¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros

Por |2022-04-19T10:49:24+00:0017/03/2022|General | Orokorra, Noticias | Berriak|Sin comentarios

Deja tu comentario