Aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da eta epaimahaiaren erabakia ekainaren 9an jakinaraziko da, Udalen web orriaren bidez.
Astearte honetan aurkeztu zen Tafallan Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren VI. edizioa. Nobedade nagusia aurtengoan Gareseko Udalaren kolaborazioarekin ere kontatuko dela da.
VI. edizio honek sari gehiago izanen ditu kategoria guztietan: hiru sari (50 €-koak) DBHko 1 eta 2 mailentzat, beste hiru sari (50 €-koak) DBHko 3. eta 4. mailentzat, bi sari (150 €-koak) 17-20 urte bitartekoentzat eta sari bakarra (300 €-koa) 21-30 urtekoentzat. Poesian zein narrazio modalitateetan.
VI. edizio honek sari gehiago izanen ditu kategoria guztietan
Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Amaia Jaso Ramirez (Tafalla), Agerraren hainbat ediziotan irabazlea; Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), euskara irakasle eta edizio batean irabazle; Angel Erro Jimenez Iruñeko idazlea; eta Castillo Suarez Garcia Sakanako idazlea.
Aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 9an jakinaraziko da, Udalen web orriaren bidez. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan izanen da, Centro Cultural Tafalla Kulturgunean. Lehiaketaren oinarriak Tafallako web udalean ikus daitezke.
Deja tu comentario