[:es]
Martxoak 7 larunbatean “Bardoak”, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketaren finalaurreko saio bat Tafallan jokatuko da. Aguazon Peñaren Elkartean izango da arratsaldeko 18:00etan
Aurten Bardoak taldekako txapelketaren bosgarren aldia jokatuko da, eta berrikuntzekin dator. Oraingoan, talde parte hartzaileen herriez gain, beste sei herri batu dira saioak jasoko dituztenen zerrendara, eta bertan izango dira txapelketako sei finalaurrekoak. Modu horretan, bertsoa Nafarroako ahalik eta bazter gehienetara eramateko apustuari eutsi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bere xumean, handia da 2020ko BARDOAK egitasmoa. Oraingoan, 94 parte hartzaile izango dira guztira: bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, sukaldariak… Helduak eta gazteak, herri batekoak eta bestekoak, beteranoak eta hasiberriak, Nafarroako bertso ekosistemarako hauspo eta elkargune izango dira BARDOAK.
Urtarrilaren 31an hasi eta martxoaren 28ra arte, guztira 20 saio izango ditu taldekako txapelketak. Finala Lizarran egingo da, eta lehiaz harago, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izango da.
INFORMAZIO GEHIAGO
[:]
Deja tu comentario