Aldizkarietan eta sare sozialetan egunero agertzen diren produktuen artean alfa hidroxiazidoak, AHA bezala ere ezagunak, dira gehien ikusten direnetarikoak. Indarra hartzen ari dira kosmetika munduan eta, horregatik, ze efektu eduki ditzaketen gure azalean eta zein den hauek erabiltzeko era egokia ikastea komeni zaigu.
Alfa hidroxiazidoak fruituetatik eta sustantzia naturaletatik eratorritako konposatuak dira eta azalaren esfoliazioa lortzeko gai dira, azalaren berritze naturalari lagunduz. Horrela, azalaren testura, argitasuna eta itxura orokorra hobetzea lortu dezakegu.
Lortzen den esfoliazio maila alfa hidroxiazido motaren arabera aldatzen da, baita honen kontzentrazioaren edota produktuaren pHaren arabera ere.
Kontzentrazioa adibidez ez da berdina izango eguneroko krema batean edo astean behin erabiltzeko pentsatuta dagoen esfoliante batean edota alfa hidroxiazido desberdinen konbinazioa erabiltzen bada.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario