Azala gorputzaren babes sistema printzipalen artean dago eta ingurumenaren erasoei aurre egiten laguntzen digu.
Azal lehorrak batzuetan arazoak ematen ez dituen arren eta tratatzeko garrantzitsua ez iruditzearren, sortzen duen deserosotasunaz gain agente patogenoen sarrera ahalbidetzen du psoriasia bezalako beste arazoen agerpenean lagunduz. Horregatik da hain garrantzitsua tratatzea eta bere agerpena saihestea.
Azala
Azaleko kanpoaldeko geruza korneozitoz eta lipidoz osatuta dago. Hamabost edo hogei zelula geruzaz osatutako geruza trinkoa da eta horien artean, zeramidak era gantz azidoak aurkitzen dira.
Gantz-azidoek zeregin garrantzitsua dute azaleko egituran eta funtzioan. Zeramidekin eta kolesterolarekin batera, azalaren zementuaren osagaiak dira, eta horiei esker azala uraren galera mugatzen duen hesi eraginkorra izango da, horrela hidratazio egokia eta kanpoko faktoreen aurkako babes funtzioa betetzen.
Zeramidak azaleko osagai naturalak dira eta honen osasun eta itxura ona eta freskoa mantentzeko faktore kritikoak dira. Azalaren zementuaren parte dira, beraz, ezinbestekoak dira honen hesi-funtzioa egokia izateko. Zahartze fisiologikoak, eguzki-argiak eta klima-aldaerek zeramiden ekoizpena gutxitzea eragiten dute.
Arrazoi hauengatik, urte hauetan modan jarri da zeramidak eta gantz azidoak dituzten kremak erabiltzea eta, gantz azidoen kasuan, ahoz ere hartu daitezke azal lehorraren osagarrizko tratamendu bezala.
Azaleko hesiaren funtzioaren egoera hobetzeko osagai aktibo berriak erabiltzeak onura asko ekartzen dituen arren, ez dira ahaztu behar azal lehorra tratatzeko jarraibide orokorrak edo aholkuak.
Gomendioak
Horrek baldintza honen eragina eta tratamenduaren beharra murrizten lagunduko du.
- Hidratatu azala egunean 2 edo 3 aldiz, edo behar adina.
- Hezegarriak diren aktiboak hezetasuna blokeatzen laguntzen dute, beraz, azal hezean funtzionatzen dute onena. Bainatu ondoren, lehortu azala igurtzi gabe eta aplikatu hidratatzailea.
- Garbitzeko produktu suabeak erabiliko dira azalaren lipido propioak ez kentzearren. Gaur egun hidratanteak eta kalmanteak diren aktiboak dituzten formulazioak erabiltzen dira balsamo forman adibidez.
- Saihestu aire lehorra, kanpoan denbora gutxiago egonez eguraldia beroa edo hotza denean, eta erabili lurrungailu bat leku itxietan beroa dagoenean.
- Murriztu kontaktua ur beroarekin dutxa azkarrak emanez (5-10 minutu eta ur epelarekin).
- Erabili eskularruak platerak garbitzeko, ur beroa eta detergenteak saihesten lagunduko baitu.
- Erabili material naturalez egindako arropa (kotoia eta zeta), larruazala narritatuko ez dutenak. Artilea ere naturala den arren, narritagarria izan daiteke, beraz, material honekin kontaktu zuzena saihestu behar da.
- Saiatu koloratzailerik eta perfumerik gabeko arropa garbitzaileak erabiltzen, garbitu ondoren substantzia horiek arropak gera daitezkeelako azal lehorra narritatuz, hori ere sentikorra baita askotan.
- Erabili alkoholik, perfumerik eta koloratzailerik gabeko zainketa produktuak narritadura saihesteko.
- Bizarra kendu dutxatu ondoren ilea biguna dagoelako.
- Edan nahiko ur egunean 1,5 litro inguru.
Deja tu comentario