Gezurra badirudi ere, oraindik gaur egun menopausia eta berari lotuta datozen aldaketei buruz hitz egitea kostatzen zaigu. Askotan, menopausia hitza egoera txarrekin edo ondorio negatiboekin erlazionatzen dugu, batez ere osasunean ematen diren aldaketengatik. Baina, ez da ahaztu behar, menopausia ez dela gaixotasun bat, baizik eta emakumearen bizitzan beste kapitulu bat.
Menopausia menstruazioaren betiko gelditzea da. Prozesu hau ez da bat batekoa, aurretik perimenopausia izeneko trantsizio denbora bat ematen da, 2-8 urtekoa izan daitekeena. Aipatutako denbora honetan ematen diren seinaleak eta aldaketak klimaterio dute izena.
Menopausiarekin batera datozen osasun aldaketak sexu hormona femeninoen jaitsierari lotuta datoz gehienbat. Berotasuna, suminkortasuna, urduritasuna, depresioa, nekea, insomnioa, sexu-grina falta, osteoporosia, azalaren lehortzea edo inkontinentzia dira hauetako batzuk.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario