Giza papilomaren birusa (GPB) gizonetan eta emakumeetan agertzen da munduko sexu infekziorik ohikoena izanik. 100 GPB mota baino gehiago ezagutzen dira, horietatik 15-20k gizonen edo emakumeen zona genitalean izan dezakete eragina.
GPBa sexu bidez kutsatzen da nagusiki, bide baginaletik, analetik eta ahotik batez ere, baina kutsatzeko beste erak existitzen dira, bide ez sexualak oso ohikoak ez izan arren. Birus honen garrantzia tumoreen agerpenarekin duen erlazio handiari lotuta dago.
Ez da ezagutzen birus baten eta minbizi mota baten arteko erlazio hain indartsurik giza papilomaren birusa eta umetoki lepoko minbiziaren artean ematen den bezalakoa. Umetoki-lepoko minbizi kasuen %90 baino gehiago GPB infekzioarekin erlazionatuta daude.
Kasu gehienetan giza papilomaren bidezko infekzioak ez du sintomarik azaleratzen, gutxi irauten du eta pertsona infektatua konturatu gabe pasa daiteke berez ezabatzen.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario