Gaur egun, gero eta gehiago hitz egiten da hestearen osasunaren garrantziaz. Ugari dira hestearen egoera eta funtzionamendua gaixotasun desberdinen agerpenarekin erlazionatzen duten ikerketak. Ez da ahaztu behar hestea gure gorputzeko bigarren barrerarik handiena dela azalaren atzetik. Barrera hau kaltetuta egoteak buruko mina, nekea, beherakoa, tripako mina edo elikagaiekiko intolerantzia bezalako sintomak eman ditzake edota gaixotasun larriagoen eragile izan ere.

Gainera, hesteak oinarrizko funtzio asko betetzen ditu gure gorputzean, elikagaien absortziorako ezinbestekoa da, patogenoen kontrako barrera garrantzitsua da, mucus, entzima eta hormonak bezalako substantzien jarioaz arduratzen da eta floraren erregulazioa ahalbidetzen du adibidez. Funtzio hauek bere anatomia bereziari esker betetzen ditu. Barrera hau hiru geruzaz osatuta dago: enterozitoak babesten dituen muki-mintza, enterozito kapa bat eta zelula immunez osatutako barneko kapa bat.

2021-08-26T12:38:54+00:00

CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES

Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.

Iniciar sesión

¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros

Deja tu comentario