Retinol eta C bitamina gaur egun oso modan dauden bi osagai kosmetiko dira. Adinaren efektuei aurre egiteko saiakera etengabe honetan, egunero eta edonon ikusi ditzakegu aktibo hauek gure eguneroko aurpegi errutinan sartzera gonbidatzen gaituzten mezuak edo iragarkiak.
Baina, badakigu zertarako diren edo zein den gure azalean duten efektua? Artikulu honetan aktibo hauen efektu nabarmenenak errepasatuko ditugu eta hauek erabiltzeko erarik hoberena ikusiko dugu.
Retinola A bitaminaren deribatu bat da eta, orain arte, ezagutzen diren adinaren aurkako aktiboen artean indartsuenetariko bat da. A bitaminaren forma hau narritadurak produzitzeko gaitasun baxuena duena izanda ere, azalaren berritzea estimulatzeko gai da, esfoliazio efektua dauka, azala argitu dezake, mantxak difuminatu eta poroen tamaina txikitu aknearen tratamenduan ere erabilgarria izanik.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario