Xerostomia listu produkzioren murrizketarekin agertzen den aho lehorreko sentsazioa da listu-guruinen funtzionamendua desegokia denean. Listuaren presentzia aho barrunbean oso garrantzitsua da ahoan aurkitzen diren mikroorganismoak desorekan egon ez daitezen eta, horrela, karies, hats txarra edo hortzoien gaixotasunak bezalako arazoak agertu ez daitezen.
Bi xerostomia mota desberdintzen dira:
- Xerostomia itzulgarria: guruinetan aktibitate txiki bat geratzen denean listu jarioa estimulatu edo erregulatu daiteke. Ohikoa da medikamentu batzuekin edo elikadura desorekatuarekin agertzea.
- Xerostomia itzulezina: kaltea konponezina da listu guruinetan eta, beraz, hauek ez dute funtzionatzen. Oso ohikoa da buruko edo lepoko erradioterapia tratamenduetan adibidez.
administrator2021-08-26T12:38:54+00:00
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario