Tafallan badago: apustu-etxe bat (eta laster bi egonen dira), bi Eroski, Merkadona bat, BM bat, LIDL bat, Telepizza bat, desagerrarazteko arriskuan dagoen komertzio lokala, etxe hutsak, pobrezia, garitoetik ateratzen ez diren gazteak, lan prekarietatea, matxismoa, arrazismoa, tren geltokia?…
Tafallako gazteoi gure etorkizuna eta oraina ixten ari digute, morroiloa jarri nahi diote gure herriari. Mugitzen ez bazara, ez duzu zer eginik!
Hala ere, Tafallan ere badago: aisialdi alternatiboa, betiko dendak, kuadriletako bazkariak, kale nagusian, merkatuan eta herriko beste denda batzuetan erosten jarraitzen duen jendea, emantzipatu nahi duten gazteak, borroka soziala, prekarietatearen aurka mugitzen diren gazteak, kontzientzia feminista, errefuxiatuak laguntzen dituzten pertsonak, AHTren aurkako mugimendua…
Tafallako gazteok batzeko eta indarrez borrokatzeko soberako arrazoiak ditugu. Urtarrilaren 30ean gure etorkizuna berreskuratzen hasiko gara. Urtarrilaren 30a gure momentua da!
En Tafalla hay: una casa de apuestas (y dentro de poco dos), dos Eroskis, un Mercadona, un BM, un LIDL, un DIA, un Telepizza, comercio local en peligro de extinción, casas vacías, pobreza, jóvenes apalancados en garitos, precariedad laboral, machismo, racismo, ¿estación de tren?…
A la juventud de Tafalla nos están cerrando el futuro y el presente, quieren ponerle cerrojo a nuestro pueblo. ¡Si no te mueves, nos borran del mapa!
Pero en Tafalla también hay: ocio alternativo, tiendas de siempre, comidas en cuadrilla, gente que sigue comprando en la calle mayor, en el mercado y en otras tiendas del pueblo; juventud que quiere emanciparse, lucha social, jóvenes que se mueven y pelean contra la precariedad, conciencia feminista, gente que ayuda a personas refugiadas, movimiento anti-TAV…
A las y los jóvenes de Tafalla nos sobran razones para unirnos y luchar. El 30 de enero empezamos a recuperar nuestro futuro. ¡El 30 de enero volvemos a movernos!
Tafallako Gazteak
[:]
Deja tu comentario