Luis Miguel Escudero
Erriberriko Euskararen Egunaren antolakuntzak, bosgarren edizio honetan, Garces de los Fayos Ikastolari omenaldia egitea erabaki du. Izan ere, 50 urte bete ditu Ikastolak gure eskualdean hizkuntzaren zabalkundean lanean. Bertan, dozenaka erriberritar euskaldundu dira, eta hainbat familia guraso batzordeko lanetan aritu dira azken mende erdian.
Ekitaldia datorren larunbatean, hilak 11, eguerdiko 12.00etan izango da Karlos III.a Plazan, festarako prestatutako egitarauaren testuinguruan, eta Ikastolako ordezkariak ere bertan izango dira.
EUSKARAREN EGUNA
Omenaldia haur mural eta jolasen ondoren eta Txibiri dantzari txikien emanaldiaren aurretik izango da, gaitari eta txistulari taldeekin batera. Arratsaldean, Euskara Batzordeak eta Agerraldiak antolatutako egitarauaren barruan, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen emanaldia izango da karpan, Polikiroldegiaren ondoan. Sarrerak salgai daude jada. Ondoren, Txibiri datzari beteranoen erakustaldia izango da plazan.
Gainera, datorren asteazkenera arte, hainbat tabernatan eman daiteke izena Erriberriko Euskararen V. Eguneko bazkarian parte hartzeko.
Izen-emateak zabalik daude La Fragua, Katixa eta Txipi tabernetan eta helduentzako menuak 18€ balio du (horietatik 3€ antolakuntzarako bideratuko direlarik) eta umeentzako menuak 10€.
Deja tu comentario