Agerraldiaren iniziatibaren barnean, euskararen normalizazioaren aldeko urratsak emateko asmoz pasa den urriaren 6an Errigorako ekoizle guztiak Arroitzen bildu ziren, 2023tik aurrera garatuko diren hainbat plan zehazteko.
Ekoizle bakoitzarekin beharren eta helburuen araberako elkarrizketa bat egin zen, hala nola konpondu beharreko zenbait atal zuzendu edo online denda bi elebiduna ipini.
Bere txikitasunean, Errigorako 25 ekoizleek euskara plan bana izatea pausu esanguratsua dela aitortu dute Errigoratik, borondatearekin eta elkar hartuta, tesuinguru zailenetan ere euskarak espazio berriak irabaz ditzakeen erakusgarri.
Autobusa Erriberritik
Urriaren 23an, larunbatean, 2021eko Euskarari Puzka kanpaina abiatuko da. Bertan egun osoko egitaraua antolatu da auzolan erraldoi batekin goizean eta kalejira, ekitaldi eta kontzertuekin arratsaldean.
Kutxak muntatzeko auzolana Ablitasen izango da goizeko 09:00etatik 14:00ak arte eta nahi duen orok bertan parte hartzeko deia zabaldu du antolakundeak.
Erriberritik autobus bat antolatu da 09:45ean aterako dena eta 22:30ean itzuliko dena. 10€ren truke izena eman daiteke Katixa tabernan. Horretaz gain, arratsaldeko kontzertuetarako txandatan parte hartzeko (barrak, segurtasuna, muntaia) deialdia zabaldu da sare sozialetan.
Deja tu comentario