Agerraldiaren eta herriko hainbat antolakunderen eskutik Larragako euskararen asteburua antolatu da maiatzaren 21 eta 22rako.

Egitaraua ostiralean hasiko da Porrotxen ikuskizunarekin. Pailazo estimatua arratsaldeko18:00etan izango da herriko plazan.

Larunbatean 10:30ean pilota kanpusa izango da pilotari famatuen presentziarekin. Bertan izango dira Juan Martínez de Irujo, Fernando Goñi, Patxi Eugi eta Peio Martinez de Eulate. Izena emateko labur.eus/PILOTAKANPUSA orrian egi daiteke. Plazak mugatuak izango dira.

Eguerdian, 13:00etan Fermin Balentziaren kantaldia ospatuko da, kantautorearen bizitza biltzen duen liburuaren aurkezpenarekin batera, Jose Mari Esparzaren eskutik.

Azkenik arratsaldean The Dillingers eta Kaleko Urdangak taldeek joko dute herriko plazan. Kontzerturako sarrerak, ordea, ordu gutxitan agortu ziren.