Guztira 494 boto eman dira, eta horietatik 379 Ezkurtxok jaso ditu
Aurten Tafallan ospatuko den Oinez 2022ko maskotak badu izena. Ezkurtxo izena izango du. Hala erabaki du Oinez komunitateak lehiaketan. Izan ere, Garces de los Fayos Ikastolako ikasleek proposatutako hainbat izenak sare sozialetara eraman dira, komunitateak 24 orduz bozkatzeko aukera izanik.
Babes gehien lortu duen izena Ezkurtxo izan da, 379 boto lortu dituena (127 Instagramen eta 252 Facebooken bitartez), eta ondoren Erditxo, 115 lortu dituena (54 Instagramen eta 61 Facebooken).
Lehiaketa baten emaitza izan den izenaren aukeraketan Garces de los Fayos Ikastolako ikasleek parte hartu dute, proposamenak eginez, baita Oinez komunitateak ere, sare sozialen bidez botoa emanez
Maskota, ezin bestela izan, arte-ezkur bat da, inguru honetako basoetan hain ugaria den ezkurra. Tafallako Garces de los Fayos ikastolan ondo baino hobeto dakigu fruitu txiki hori zuhaitz handia osa dezakeen hazia ere badela.
Horregatik gure leloa: «Erdian Erein». “Erein” hitzak hazia bota, hedatu, barreiatu eta zabaldu esan nahi duelako; eta “Erdian”, gauden leku geografikoarengatik eta ikastolak mende erdiko historia osatu duelako.
Aurkezpenaren ondoren, Oinez sustatzea da asmoa, ezkurra erakargarri gisa erabiliz. Sare sozialak ezinbestekoak izango dira horretarako, eta, horregatik, herritarrak Instagram, Facebook eta Twitter kontuak jarraitzera animatuko da, festaren zabalkunde handiagoa lortzeko.
Aldi berean, WhatsAppeko txatak pertsonalizatzeko aukera ematen duten sticker edo ilustrazio txiki batzuk sortu dira, zalantzarik gabe telefono mugikorrak ezkur haserrez, alaiez, tristez, loz, gaixoz, abeslariez edo maiteminduez beteko dituztenak.
Sticker horiek lortzeko, whasapa bidali behar da 644590617 telefono zenbakira.
Deja tu comentario