Dantzaria eta dantza irakaslea
Amaiaren zaletasuna, grina, hobeki esanda, dantza da, dantzatzea, batez ere euskal dantzak, baina latinoak ere bai. Bere afizioa ofizio bihurtu nahi izan du, halere, ez da erraza; are eta gutxiago orain, pandemia pasa eta gero.
Gainera bi alaba txiki ditu eta bere guraso Pili eta Honorio zaindu behar ditu bere anai-arrebekin batera. Ikastolako Dantza Taldea sortu zenetik, 1991tik, hor egon da; hasieran dantzari eta gero irakasle. 31 urte daramatza. Bejondeiola!
Dena dela, beste talde batzuetan ere aritu da bai helduekin bai txikiekin, baita hainbat dantza talde sortu ere han-hemenka. Gaitarekin dantzatzen diren dantzak gustuko ditu, batik bat, dantza biziak.
Festetan, ilunabarrean, plazan egongo da, beti bezala, gaitak jotzen hasi orduko, dantzatzeko prest.
CONTENIDO EXCLUSIVO PARA SUSCRIPTORES
Debes acceder para ver este contenido, por favor, accede o suscribete.
¿Aún no eres miembro? Únete a nosotros
Deja tu comentario